"Visiones Cuánticas" erakusketako dibulgaziorako instalazioa Bilbaon ikusgai

Artea eta Zientzia

Noiz
2025/10/10 - 2025/10/26
Lekua
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao (Bilbao)
Antolatzaileak
Tabakalera, Hibridalab
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
"Visiones Cuánticas" erakusketako dibulgaziorako instalazioa Bilbaon ikusgai
"Visiones Cuánticas" erakusketaren kartel ofiziala.

Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtearen testuinguruan, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaon ikusgai dagoen instalazio honek hurbilketa bisuala eta irisgarria eskaintzen du fisika kuantikoaren mundura. Bertan, sei pantaila interaktibok —eduki didaktiko, narratibo eta audiobisualekin— kuantikaren funtsezko kontzeptuak aurkezten dituzte, diziplina hau ulertzen laguntzeko eta eguneroko bizitzan duen presentzia erakusteko. Artearen, zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko gurutzaketa sustatzeko Tabakalerak duen lan-ildoan kokatzen da proposamena, lengoaia garaikideen bidez jakintzak, harremanak eta esperientziak bultzatzeko modu berriak irekitzea helburu.

Instalazioa Tabakalerak antolatutako Visiones Cuánticas (Ikuspegi kuantikoak) erakusketaren parte izan zen, 2025eko otsaila eta ekaina bitartean. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Euskadiko hainbat hiri zeharkatzen dituen programa ibiltarian dago. Erakustaldian zehar, ikastetxeei eta familiei zuzendutako tailerren programa bat ere garatuko da.

Ekimena Tabakalerak bultzatu du, DIPC ikerketa-zentroarekin, Tekniker zentro teknologikoarekin eta Ikerketa Nuklearrerako Europak Erakundearekin (CERN) lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntza jaso du. Edukiak DIPCk eta Morgancrea sormen-estudioak sortu dituzte, Moduz kolektiboaren diseinuarekin, eta hainbat adituren inplikazio zuzenarekin, hala nola, Ignacio Cirac (Max Planck Institute of Quantum Optics), Javier Aizpurua (DIPC) eta Arantzazu Garcia-Lekue (DIPC) fisikari eta ikerlariena, baita José Luis Crespo (Quantum Fracture) eta Sonia Fernández-Vidal fisikari eta dibulgatzailearena ere.

Informazio guztia Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao zentroaren webgunean