Bombshell. La Historia de Hedy Lamarr / Bombshell. The Hady Lamarr Story (Alexandra Dean, 2017)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Maia García-Vergniory
DIPC, Max Planck Institute for Chemical Physics of Solids - Noiz
-
2024/02/08
19:00 - Lekua
- Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
DIPCk, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Zinema eta Zientzia Zikloaren zazpigarren edizioa antolatzen da 2024an. Egitarauaren baitan, urtero bezala, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Emakumeak Zientzian ekimenarekin bat eginik.
Aurtengo saioan Hedy Lamar, Hollywood klasikoko aparteko aktoresa eta asmatzaile austriarraren inguruko Bombshell. The Hedy Lamarr Story – (Alexandra Dean, 2017) dokumentala proiektatuko dugu. Bigarren Mundu Gerra garaian, Lamarrek komunikazio-sistema sekretu bat patentatu zuen. Pianola baten mekanismoak inspiratuta, Kubako misilen krisian erabili zen lehen aldiz, eta wiFi-aren aitzindaritzat hartzen da.
Psinopsia: Hedy Lamarr aktore austriarra, ezkontza itogarri batetik ihes egin ondoren, Hollywoodeko izar nagusietako bat bilakatu zen 1940ko hamarkadan. Glamour eta erakargarritasun sexual haien atzean, ordea, zientzialari eta asmatzaile talentudun bat zegoen, eta Bluetooth teknologiaren oinarritzat hartzen den irrati-sistema sortu zuen.
Saioa Maia García-Vergnioryren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Maia García Vergniory fisikari getxotarrak elektroien mundu liluragarria aztertzen du. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) doktoratu zen eta doktoratu ondoko bi egonaldi egin zituen Lawrence Berkeley National Laboratoryn AEBn eta Alemaniako Max Planck de Halle-n. L'Oreal for Women in Science saria irabazi zuen 2017an eta Ikerbasque emakume ikertzaile gazteentzat saria 2019an. 2023an, American Physics Societyko fellow izendatu zuten. Gaur egun, Donostiako BERC DIPC eta Dresdeko (Alemania) Max Plank zentruetan egiten du lan.