Bombshell. La Historia de Hedy Lamarr / Bombshell. The Hady Lamarr Story (Alexandra Dean, 2017)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Ane Insausti
Gipuzkoako Diputazioa, Mubil Fundazioa
Noiz
2024/02/09
19:00
Lekua
Tabakalera, Donostia / San Sebastián
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Bombshell. La Historia de Hedy Lamarr / Bombshell. The Hady Lamarr Story (Alexandra Dean, 2017)
Filmaren fotograma.

DIPCk, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Zinema eta Zientzia Zikloaren zazpigarren edizioa antolatzen da 2024an. Egitarauaren baitan, urtero bezala, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Emakumeak Zientzian ekimenarekin bat eginik.

Aurtengo saioan Hedy Lamar, Hollywood klasikoko aparteko aktoresa eta asmatzaile austriarraren inguruko Bombshell. The Hedy Lamarr Story – (Alexandra Dean, 2017) dokumentala proiektatuko dugu. Bigarren Mundu Gerra garaian, Lamarrek komunikazio-sistema sekretu bat patentatu zuen. Pianola baten mekanismoak inspiratuta, Kubako misilen krisian erabili zen lehen aldiz, eta wiFi-aren aitzindaritzat hartzen da.

Psinopsia: Hedy Lamarr aktore austriarra, ezkontza itogarri batetik ihes egin ondoren, Hollywoodeko izar nagusietako bat bilakatu zen 1940ko hamarkadan. Glamour eta erakargarritasun sexual haien atzean, ordea, zientzialari eta asmatzaile talentudun bat zegoen, eta Bluetooth teknologiaren oinarritzat hartzen den irrati-sistema sortu zuen.

Saioa Ane Insausti telekomunikazioetako ingeniariaren aurkezpenarekin hasiko da. Ondoren pelikula proiektatuko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)

Sarrerak

Hizlariari buruz

ane insausti altuna.jpg

Ane Insausti Nafarroako Unibertsitateko (Tecnun) Telekomunikazio Ingeniaritzako lizentziaduna da. Municheko TUM unibertsitatean amaitu zituen ingeniaritzako ikasketak, eta Fraunhofer Institutuan egin zuen karrera amaierako proiektua. Alemaniako Siemens multinazionalean hasi zen lanean nazioarteko proiektuan kudeatzaile gisa, Brasil, Txina eta AEBra iritsiz. La Caixaren beka bat lortu zuen Shanghaiko CEIBSn MBA ikasteko, eta Chicagoko Northwestern Unibertsitateko Kellogg negozio-eskolan amaitu zituen ikasketak. Masterra amaitutakoan, Galiziako Inditex multinazionalean hasi zen lanean, eta han banaketa arloko proiektuen arduradun izatera iritsi zen. Ondoren, itzultzea erabaki zuen, eta MUBIL Fundazioaren zuzendari nagusia izan da 2020tik 2023ra bitartean. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua da.