Bombshell. La Historia de Hedy Lamarr / Bombshell. The Hady Lamarr Story (Alexandra Dean, 2017)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Mari Luz Guenaga
Deustuko Unibertsitatea - Noiz
-
2024/02/10
19:00 - Lekua
- Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbao
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
DIPCk, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Zinema eta Zientzia Zikloaren zazpigarren edizioa antolatzen da 2024an. Egitarauaren baitan, urtero bezala, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Emakumeak Zientzian ekimenarekin bat eginik.
Aurtengo saioan Hedy Lamar, Hollywood klasikoko aparteko aktoresa eta asmatzaile austriarraren inguruko Bombshell. The Hedy Lamarr Story – (Alexandra Dean, 2017) dokumentala proiektatuko dugu. Bigarren Mundu Gerra garaian, Lamarrek komunikazio-sistema sekretu bat patentatu zuen. Pianola baten mekanismoak inspiratuta, Kubako misilen krisian erabili zen lehen aldiz, eta wiFi-aren aitzindaritzat hartzen da.
Hedy Lamarr aktore austriarra, ezkontza itogarri batetik ihes egin ondoren, Hollywoodeko izar nagusietako bat bilakatu zen 1940ko hamarkadan. Glamour eta erakargarritasun sexual haien atzean, ordea, zientzialari eta asmatzaile talentudun bat zegoen, eta Bluetooth teknologiaren oinarritzat hartzen den irrati-sistema sortu zuen.
Saioa Mari Luz Guenaga ingeniari informatikoaren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Mari Luz Guenaga Ingeniaritza Informatikoan doktorea, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da. Bertan, programazioarekin, pertsonen eta ordenagailuen arteko elkarrekintzarekin eta datuak bistaratzearekin lotutako gaiak irakasten ditu. Eusko Jaurlaritzak onartutako Deustek ikerketa taldeko kidea eta Deusto LearningLab-en arduraduna da. STEAM hezkuntza, open schooling, learning analytics, ikerkuntzan eta jokoetan oinarritutako ikaskuntzaren gaiak jorratzen dituzten nazioarteko eta nazio mailako proiektuak zuzendu eta hauetan parte hartu du. Urtero ehunka ikaslek, irakaslek eta ikastetxek parte hartzen duten hezkuntza transferentzia jarduerak egiten ditu. Inspira STEAMen arduraduna da. Honen helburua gazteek zientzia eta teknologiarekiko duten interesa sustatzea da, bereziki nesken artean. Zortzi edizioetan, Espainia, Txile eta Argentinako 800 ikastetxe baino gehiagotako ia 40.000 ikaslerengana iritsi da, zientzia eta teknologian lanean diharduten 2.400 bolondresei esker.