Bombshell. La Historia de Hedy Lamarr / Bombshell. The Hady Lamarr Story (Alexandra Dean, 2017)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Mari Luz Guenaga
Deustuko Unibertsitatea
Noiz
2024/02/13
19:00
Lekua
Golem Baiona Zinemak, Iruñea
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Bombshell. La Historia de Hedy Lamarr / Bombshell. The Hady Lamarr Story (Alexandra Dean, 2017)
Filmaren fotograma.

Hedy Lamarr aktore austriarra, ezkontza itogarri batetik ihes egin ondoren, Hollywoodeko izar nagusietako bat bilakatu zen 1940ko hamarkadan. Glamour eta erakargarritasun sexual haien atzean, ordea, zientzialari eta asmatzaile talentudun bat zegoen, eta Bluetooth teknologiaren oinarritzat hartzen den irrati-sistema sortu zuen.

Saioa Mari Luz Guenagaren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)

Sarrerak

Hizlariari buruz

Mari Luz Guenaga Ingeniaritza Informatikoan doktorea, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da. Bertan, programazioarekin, pertsonen eta ordenagailuen arteko elkarrekintzarekin eta datuak bistaratzearekin lotutako gaiak irakasten ditu. Eusko Jaurlaritzak onartutako Deustek ikerketa taldeko kidea eta Deusto LearningLab-en arduraduna da. STEAM hezkuntza, open schooling, learning analytics, ikerkuntzan eta jokoetan oinarritutako ikaskuntzaren gaiak jorratzen dituzten nazioarteko eta nazio mailako proiektuak zuzendu eta hauetan parte hartu du. Urtero ehunka ikaslek, irakaslek eta ikastetxek parte hartzen duten hezkuntza transferentzia jarduerak egiten ditu. Inspira STEAMen arduraduna da. Honen helburua gazteek zientzia eta teknologiarekiko duten interesa sustatzea da, bereziki nesken artean. Zortzi edizioetan, Espainia, Txile eta Argentinako 800 ikastetxe baino gehiagotako ia 40.000 ikaslerengana iritsi da, zientzia eta teknologian lanean diharduten 2.400 bolondresei esker.