Baby Hezten / Bringing Up Baby (Howard Hawks, 1938) DONOSTIA
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Javier Aizpurua
DIPC, Ikerbasque - Noiz
-
2024/03/01
19:00 - Lekua
- Tabakalera, Donostia
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
David Huxley paleontologoak itxura ona eman nahi du Random andre aberatsaren aurrean, zeina aztertzen ari baita Huxleyren museoari milioi bat dolar dohaintzan emateko aukera. Ezkondu aurreko egunean, Huxleyk Susan Vance ezagutuko du, Random andrearen iloba gazte eta alaia. Vance abenturazale zoro samarra da, eta berehala maiteminduko da zientzialari puritanoaz.
Saioa Javier Aizpururen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)
Hizlariari buruz
Javier Aizpurua fisikariak argiaren eta materia nanoegituratuaren arteko elkarreragina aztertzen du, besteak beste, optoelektronika miniaturizatuan, biosentsorikan edo informazio kuantikoan aplikazioak garatu ahal izateko. Ikerbasque irakaslea da DIPC zentroan, eta Eusko Jaurlaritzaren Basque Quantum ekimena koordinatzeaz ere arduratzen da. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) doktoratu ondoren, Göteborgeko Chalmers Unibertsitatean (Suedia) eta Marylandeko (AEB) National Institute of Standards and Technology erakundean ikasten jarraitu zuen. Ondoren, DIPC eta Materialen Fisika Zentrora (CSIC-UPV/EHU) batu zen, bertan 2004tik 2023ra lan egin eta mundi mailan erreferentea den Nanofotonikaren Teoria taldea sortu zuen. Duela gutxi Ikerkuntza Euskadi saria lortu du, eta Euskal Herriko Unibertsitateak ohorezko ikertzaile izendatu du.