Baby Hezten / Bringing Up Baby (Howard Hawks, 1938)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Idoia Mujika
Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU)
Noiz
2024/03/05
19:00
Lekua
Golem Baiona Zinemak, Iruñea
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Baby Hezten / Bringing Up Baby (Howard Hawks, 1938)
Filmaren fotograma.

David Huxley paleontologoak itxura ona eman nahi du Random andre aberatsaren aurrean, zeina aztertzen ari baita Huxleyren museoari milioi bat dolar dohaintzan emateko aukera. Ezkondu aurreko egunean, Huxleyk Susan Vance ezagutuko du, Random andrearen iloba gazte eta alaia. Vance abenturazale zoro samarra da, eta berehala maiteminduko da zientzialari puritanoaz.

Saioa Idoia Mujikaren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)

Sarrerak

Hizlariari buruz

Idoia Mugica Mendiola.jpg

Idoia Mujika Mendiola Materialen Fisika Zentroko (CFM, CSIC-UPV/EHU) komunikazio eta dibulgazio arduraduna da, eta bertan Genero eta Aniztasun Plana ere koordinatzen du. Kimika Organikoan doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 2009an, eta 7 urtez Eureka! zientzia museoan lan egin zuen bere ibilbide profesionala eduki hezitzaile eta ludikoak garatzera bideratuz. 2017an, CFMn sartu zen, eta, ordutik, komunitate zientifikoari lotutako dibulgazio eta berdintasun proiektuetan aktiboki hartzen du parte. Bikien ama da 2015 geroztik, eta bizitza profesionala eta bien heziera uztartzen ditu.