Eskolentzako saioa: "Gravity" Francesc Monrabalekin

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Francesc Monrabal
DIPC
Noiz
2025/03/13
09:30
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Eskolentzako saioa: "Gravity" Francesc Monrabalekin
Gravity (Alfonso Quanron, 2013) pelikularen fotograma.

Kultura zinematografikoa eta zientifikoa ezagutarazteko asmoarekin Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak (SSIFF) antolatzen duten Zinema eta Zientzia Zikloaren zortzigarren edizioa martxan da. Urtero bezala, zikloaren baitan ikastetxeei zuzendutako saioez gozatzeko aukera izango da Donostia, Bilbao eta Vitoria-Gasteizen. Helburua, gaurkotasuna duten gai zientifikoak belaunaldi berriei gerturatzea da zientzialariek aurkezten dituzten pelikulekin. Aurten Alfonso Cuarón zuzendariak 2013an zuzendutako GRAVITY pelikularen proiekzioa izango da eztabaida zientifikoaren abiapuntu.

Pelikulak espazio esplorazioa jorratzen duela aprobetxatuz, DIPCn partikulen fisikaren alorrean egiten den ikerketa unibertsoa ulertzeko nola erabiltzen den ikusiko dugu. Pelikulan ageri den Hubble bezalako eta beste teleskopio modernoago batzuei esker, unibertsoaren garai desberdinetako irudiak berreraikitzen dira. Irudi horietan ikusten duguna azaldu eta ulertzeko, unibertsoa, izarrak eta zeruko beste elementu batzuk zertaz osatuta dauden ulertzea ezinbesteko da. Hortaz arduratzen da hain zuzen partikulen fisika eta bere ekarpena garrantzitsua da kosmosa osotasunean ulertzeko. DIPCko ikerlariak neutrino izeneko oinarrizko partikulak ikertzen ari dira, hauek unibertsoaren materia/anti-materia asimetriarekin lotuta egon litezke. Gainera, zientzialariek esparru ezberdinetan ezezagunak diren gauzak esploratzeko duten beharraz hitz egingo dugu, unibertso zabaletik hasi eta oinarrizko partikula txikietara arte.

Gai honi buruz hitz egiteko, unibertsoaren ikerketan lehen lerroan ari diren Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroko KOSMOS arloko ikerlarien parte hartzea izango dugu. Bertan, unibertsoaren jatorria, konposizioa, egitura eta eboluzioaren inguruko oinarrizko galderei erantzun nahian lanean dabiltza.

Filma jatorrizko bertsioan ingelesez emango dute, gaztelerazko azpitituluekin. Aurkezpena gazteleraz izango da.
 
Ekitaldi honetan parte hartzeko izen ematea beharrezko da.

Hizlariari buruz

francesc_monrabal-1.jpg

Francesc Monrabal fisikan doktorea da Valentziako Unibertsitatean. Bertan eta University of Texas-en (Arlington) egin du ikerketa. Gaur egun, Ikerbasque ikertzailea da Donostiako International Physics Center-en, partikulen fisika esperimentalaren ikerketa-lerroan hain zuzen.