Ekaitz Perfektua / The Perfect Storm (Wolfgang Petersen, 2000) BILBAO

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Maialen Martija
Euskalmet, Tecnalia
Noiz
2024/03/23
19:00
Lekua
Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbao
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Ekaitz Perfektua / The Perfect Storm (Wolfgang Petersen, 2000) BILBAO
Filmaren fotograma.

1991ko Halloween egunean, gizakiak zein itsasontziak hiru sistema meteorologikoren aurka borrokan ari dira: hirurek ere ustekabean talka egin dute, eta historia modernoko ekaitzik handiena eta basatiena sortu dute: “ekaitz perfektua”.

Saioa Maialen Martijaren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)

Sarrerak

Hizlariari buruz

Maialen Martija.jpg

Maialen Martija Fisikan doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Euskalmeteko meteorologoa eta klimatologoa da, baita Tecnaliako Meteo eta Klima Saileko ikertzailea ere. 2022tik, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika saileko irakaslea da. Eguraldia iragartzen, aztertzen eta ikus-entzunezko hedabideetan eta sare sozialetan komunikatzen aditua da. Klima-aldaketako ereduen azterketan eta telekonexio atmosferikoen azterketan oinarritzen da bere ikerketa. Doktoretza-tesian, Europako mendebaldeko klima-aldakortasuna eta El Niño fenomenoak eskualde horretako tenperaturan eta prezipitazioan duen eragina aztertu zituen. Gainera, bere ikerketarekin lotutako zientzia-dibulgazioko lanak argitaratzen ditu idatzizko eta ikus-entzunezko komunikabideetan.