Ekaitz Perfektua / The Perfect Storm (Wolfgang Petersen, 2000)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Onintze Salazar
Euskalmet, Tecnalia - Noiz
-
2024/02/06
19:00 - Lekua
- Golem Baiona Zinemak, Iruñea
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
1991ko Halloween egunean, gizakiak zein itsasontziak hiru sistema meteorologikoren aurka borrokan ari dira: hirurek ere ustekabean talka egin dute, eta historia modernoko ekaitzik handiena eta basatiena sortu dute: “ekaitz perfektua”.
Saioa Onintze Salazarren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)
Hizlariari buruz
Onintze Salazar Fisikan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean (UB), Meteorologia espezialitatean. Ingurumen Ingeniaritzako Masterra egin zuen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC) eta Euskal Herriko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak (UPN) emandako Kultura Zientifikoko Masterra ere egin zuen. ETBko albistegietako "Eguraldia" saioaren zuzendaria izan da. Egun, Tecnalian egiten du lan, eta azken urteotan, bere zeregin nagusia meteorologiaren komunikazioa eta dibulgazioa izan dira. Euskalmeten sortutako informazio meteorologikoa hainbat kanalen bidez zabaltzen ditu, besteak beste irratietan, prentsa idatzian zein digitalean, telebistan eta sare sozialetan. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan aholkulari lanak egiten ditu meteorologiarekin eta komunikazio zientifikoarekin zerikusia duten gaietan. Zientzia eta teknologiari buruzko hainbat saiotan kolaboratzen du, besteak beste, Radio Euskadiko “La Mecánica del Caracol” eta Euskadi Irratiko “Norteko Ferrokarrila” saioetan. Era berean, dibulgazio zientifikoko artikuluak idazten ditu eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio-foroetan parte hartzen du, hitzaldiak, solasaldiak eta abar eskainiz.