"El misterio de los cristales gigantes" dokumentalaren emanaldia eta Javier Trueba eta Juan Manuel García Ruizekin solasaldia
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Javier Trueba (dokumentalaren zuzendaria), Juan Manuel García Ruiz (dokumentalaren gidoilaria DIPC, Ikerbasque, CSIC)
- Noiz
-
2025/03/11
18:30 - Lekua
- Kutxa Kultur Kluba, Tabakalera, Donostia
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Kristal erraldoien misterioa ikerketa zientifiko abentura liluragarria da. Lurraren sakoneran murgilduko gara, mundu mineraleko altxorrik ederrenen bila, hauen misteriorik handienetako bat azaltzeko: igeltsuzko kristal erraldoien eraketa. Plinio Zaharrak deskribatutako Segóbrigako meategi erromatarretatik, Europako geoda handienera Almerian (Espainia); Andeetako mendikateko sakonera bolkanikoetatik, Naicako Kristalen Kobazulo ikaragarriraino, Mexikoko Chihuahua basamortuaren azpian ezkutatutako beirazko benetako jauregia.
Emanaldia eta solasaldia gazteleraz izango dira.
Hizlariari buruz
Javier Trueba naturan eta zinema zientifikoan espezializatutako dokumentalen zuzendari eta errealizadorea da, eta 40 herrialdetan garatu du bere lana, mundu osoko kultura-erakunde eta museoetako telebista-programetarako eta ikus-entzunezkoentzat zinema, bideo, 3D, 360 formatuko eta animaziozko ekoizpenekin. Argazkilari gisa ehunka erreportaje argitaratu ditu aldizkarietan, mundu osoko egunkarietan eta dozenaka liburutan. Gaur egun, Olduvai, Atapuerca, Djehuty eta Pinilla del Valleren proiektuetan kolaboratzen du.
Juan Manuel Garcia Ruiz (Sevilla, 1953) geologoa Ikerbasque Irakaslea da DIPCn eta CSICeko Ohorezko Ikerketa Irakaslea. Bere ikerketaren ardatza kristalizazio fenomenoak dira; kristal erraldoien formakuntza, egitura biologiko eta geologikoen auto-antolakuntzaren inplikazioak bizitzaren jatorrian eta garapen goiztiarrean edo eta material berrien fabrikazioan. ERC-Synergy Protos proiektu europear anbiziotsua zuzentzen du, eta kultura zientifikoaren sustatzaile sutsua da.