Le théorème de Marguerite (Anne Navion, 2024)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Amaia Arregi Buldain
DIPC, Emakumeak Zientzian
Noiz
2025/02/17
20:00
Lekua
Cinema Le Select, Donibane Lohizune
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Le théorème de Marguerite (Anne Navion, 2024)
Le théorème de Marguerite (Anne Navion, 2024) filmaren fotograma.

DIPCk, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Zinema eta Zientzia Zikloaren zortzigarren edizioa antolatzen da 2025an. Egitarauaren baitan, urtero bezala, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Emakumeak Zientzian ekimenarekin bat eginik.

Aurtengo edizioan Le théorème de Marguerite  (Anne Navion, 2024) pelikula proiektatuko da. Marguerite Lyongo Goi Eskola ospetsuko matematikako ikasle bikaina da. Dena ezin hobeto doala dirudi bere tesiaren aurkezpena prestatzen ari den bitartean, baina egun klabean garrantzitsuenean egindako akats txiki batek amildegiaren ertzera eramango du.

Saioa Amaia Arregi Buldainen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Frantsesa; Aurkezpena: Frantsesa).

Sarrerak

Hizlariari buruz

Amaia Arregi Buldainen espezialitatea komunikazio zientifikoa eta publiko orokorrari eta hezkuntzari zuzendutako STEAM dibulgazio proiektuen garapena da. Passion for Knowledge (2023, 2019) zientzia jaialdiaren azken bi edizioen koordinatzaile nagusia izan da, eta kultura zientifikoko diziplinarteko pproiektuak ere sortu ditu, nanoKOMIK edo Zinema eta Zientzia zikloa kasu. Zientziakutxa hitzaldi-zikloa koordinatzen du, eta Emakumeak Zientzian aliantzaren antolakuntza batzordeko kide da. Gaur egun, Euskal Herriko 32 zientzia-erakunde biltzen ditu. 2021etik STEAM Euskadi Sariaren epaimahaikidea da. Zientzia dibulgatzaile gisa kolaboratzen du maiz irratian (Euskadi Irratia, Onda Vasca). Aurretik, materialen eta hidrogeno teknologien zientzian doktoretza egin zuen, unibertsitatean fisika ikasi ondoren. Ikerketa eta lankidetza egonaldiak egin ditu Lawrence Berkeley Laborategi Nazionalean (Kalifornia) eta Biologia Estrukturaleko Institutuan eta Joseph Fourier Unibertsitatean (Grenoble, France).