Erin Brockovich (Steven Soderbergh, 2000)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Miren Pilare Cajaraville
UPV/EHU, Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU)
Noiz
2025/03/07
19:00
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Erin Brockovich (Steven Soderbergh, 2000)
Erin Brockovich (Steven Soderbergh, 2000) pelikularen fotograma.

Erin Brockovich ama ezkongabea da, eta lanpostu bat lortu du abokatu-bulego txiki batean. Egun batean, gaixotasun susmagarri bat duten bezero batzuen kasu bitxia bere kabuz ikertzea erabakiko du.

Saioa Miren Pilare Cajaravilleren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)

Sarrerak

Hizlariari buruz

MPCajaraville.png

Miren Pilare Cajaraville Biologia Zelularreko katedraduna da 2002tik, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du Ingurumen Toxikologian. Haren ikerketaren ardatza da kutsaduraren biomarkatzaile zelularrak eta molekularrak eta AOPak garatzea eta aplikatzea organismo urtar zentinelatan eta eredu-organismoetan, kutsatzaileen ekintza-mekanismoak ulertzeko, baita in vitro eta in vivo ikuspegien erabilera ingurumenaren eta gizakiaren gaineko arriskuak ebaluatzeko ere. “Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian” ikerketa-talde finkatuaren zuzendaria 2001-2021 artean eta Nanomaterialen, mikro eta nanoplastikoen eta kutsatzaile emergenteen toxikologia ikerketa-ildoaren burua. PiE Plentziako Itsas Estazioaren kide sortzailea (2012). Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia CTA/ECT doktoretza-programaren koordinatzailea 2012az geroztik, eta hainbat Erasmus Mundus masterretako irakaslea. Eusko Jaurlaritza eta Ikerbasque-ko Advanced saria (2021). Munduko %2 top zientzialarietako bat da, Stanford Unibertsitateko Ranking of the World Scientists-en arabera (2021, 2022, 2023, 2024).