Eskolentzako saioa: "Gravity" Sara Ortegarekin Gasteizen

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Sara Ortega Martinez
DIPC
Noiz
2025/03/27
09:30
Lekua
Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Eskolentzako saioa: "Gravity" Sara Ortegarekin Gasteizen
Gravity (Alfonso Cuarón, 2013) pelikularen fotograma.

Kultura zinematografikoa eta zientifikoa ezagutarazteko asmoarekin Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak (SSIFF) antolatzen duten Zinema eta Zientzia Zikloaren zortzigarren edizioa martxan da. Urtero bezala, zikloaren baitan ikastetxeei zuzendutako saioez gozatzeko aukera izango da Donostia, Bilbao eta Vitoria-Gasteizen. Helburua, gaurkotasuna duten gai zientifikoak belaunaldi berriei gerturatzea da zientzialariek aurkezten dituzten pelikulekin. Aurten Alfonso Cuarón zuzendariak 2013an zuzendutako GRAVITY pelikularen proiekzioa izango da eztabaida zientifikoaren abiapuntu.

Hubble teleskopioan konponketa batzuk egiten ari direla, zabor espazial zaparrada batek euren espaziontziaren kontra talka egin, eta inkomunikatuta eta bakarrik uzten ditu "Gravity" filmeko bi protagonistak. Baina zer da Hubble teleskopioa? Zer behatzen du? Zergatik bidali dugu espaziora lurraren gainean milaka kilometroko altueran orbitatzera, lurretik behaketak egitea askoz erosoagoa izanda? Saio honetan zehar, Hubble teleskopioak Unibertsoari buruz erakutsi diguna izango dugu hizketa gai, baita astrofisika eta kosmologiako behaketen etorkizuna, eta zabor espazialak dakartzan arriskuak ere.

Gai honi buruz hitz egiteko, unibertsoaren ikerketan lehen lerroan ari diren Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroko KOSMOS arloko ikerlarien parte hartzea izango dugu. Bertan, unibertsoaren jatorria, konposizioa, egitura eta eboluzioaren inguruko oinarrizko galderei erantzun nahian lanean dabiltza.

Filma jatorrizko bertsioan ingelesez emango dute, euskarazko azpitituluekin. Aurkezpena euskaraz izango da. Izena ematea beharrezkoa da ekitaldian parte hartzeko.

Hizlariari buruz

sara_ortegamartinez-2.jpg

Sara Ortega Martínezek Fisika ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Fisika Teorikoko Masterra egin zuen unibertsitate berean, Astrofisika eta Kosmologia espezialitatean. 2022an, doktoretza hasi zuen DIPCn. Izarrak osatzen ari diren galaxia urdinetan zentratzen da bere ikerketa, zehazki, "bizi diren" materia iluneko objektuekin duten erlazioan eta unibertsoan nola banatuta dauden.