Everything Everywhere All at Once - Dena batera leku guztietan (Daniel Kwan eta Daniel Scheinert)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Idoia García de Guturbay
UPV/EHU, DIPC - Noiz
-
2025/03/29
19:00 - Lekua
- Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbao
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Dimentsio arteko haustura batek errealitatea aldatzen duenean, Evelyn, Estatu Batuetan bizi den etorkin txinatar bat, abentura basati batean murgilduko da, eta bera izango da mundua salba dezakeen bakarra.
Saioa Idoia García de Gurtubayren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)
Hizlariari buruz
Idoia García de Gurtubay Gálligo Materia Kondentsatuaren Fisikan doktorea da (UPV/EHU, 2004). Cambridge Unibertsitatean egonaldi bat egin ondoren UPV/EHUra itzuli zen ikerlari eta irakasle gisa. DIPCko kidea, nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartu du eta hainbat doktorego tesi zuzendu du. Gaur egun Fisika Saileko zuzendaria da.