"Faxismoaren hazia", Julián Casanovaren hitzaldia

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Julián Casanova
Universidad de Zaragoza
Noiz
2025/01/24
18:00
Lekua
Z aretoa, Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
"Faxismoaren hazia", Julián Casanovaren hitzaldia

Faxismoa, Italian sortu eta garatu zen moduan, Lehen Mundu Gerraren emaitza izan zen funtsean. Mussolinik sortu zuen ofizialki, 1919ko martxoaren 23an, Milango Piazza San
Sepolcroko eraikin batean egindako bilera batean. Han sortu zen Fasci di Combattimento deituriko taldea, hiri batzuetan sortutako borroka-talde askotarikoak elkartuko zituen erakunde nazionala. Talde minoritario hori Partito Nazionale Fascista bihurtu zen 1921eko azaroan. Faxismoa eta indarkeria lotu zituen hasieratik. Milaka quadristik terrorea zabaldu zuten inguruan alderdi “subertsiboen” instalazioak suntsitu zituzten, hiriak okupatu, jipoiak eman eta aurkari politikoak umiliatu. 1918ko azarotik 1921eko ekainera bitartean, 986 pertsona hil zituzten. “Alkandora beltz” gehienentzat, squadristien taldean parte hartzea izan zen “formakuntza esperientzia nagusia”, faxismoa boterera igo aurretik.

Hitzaldia gazteleraz izango da.

Sarrera libre eta doakoa.

Hizlariari buruz

Julián Casanova Historia Garaikideko katedraduna da Zaragozako Unibertsitatean eta irakasle bisitaria Vienako Central European Universityn. XX. mendeko historialari espainiar garrantzitsuenetako bat da Casanova, eta Espainiako gerra zibilari buruzko ikerketengatik da ezaguna nazioartean. Idatzi dituen liburu ugarietako batzuk ingelesera, arabierara eta turkierara itzuli dira. 2021ean Aragoiko Gobernuak Aragoiko Letren Saria eman zion. Una violencia indómita. El siglo XX europeo, da bere azken liburua (2020an argitaratua).