Saio bikoitza: Frankenstein + The bride of Frankenstein - Frankenstein + La novia de Frankenstein (James Whale, 1931 eta 1935)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Fernando Cossío
UPV/EHU, Ikerbasque
Noiz
2025/02/21
19:00
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Saio bikoitza: Frankenstein + The bride of Frankenstein - Frankenstein + La novia de Frankenstein (James Whale, 1931 eta 1935)
The bride of Frankenstein - La novia de Frankenstein (James Whale, 1935) filmaren fotograma.

Saio bikoitza:

Frankenstein (James Whale, 1931)
Henry von Frankenstein doktoreak esperimentu ilun bati ekin dio: gorpu-zatiak erabiliz, gizaki berri bat eraikitzea. Gauez hilerrietara joaten da, gorpuetatik behar dituen zatiak erauzteko.

The bride of Frankenstein - La novia de Frankenstein (James Whale, 1935)
Frankenstein doktoreak sortutako munstroak ihes egin ondoren, Praetorius doktore gaiztoak munstroarentzako lagun bat egitea proposatu dio zientzialariari.

Saioa Fernando Cosioren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelesa; Azpitituluak: Gaztelera; Aurkezpena: Gaztelera).

Sarrerak

Hizlariari buruz

FC_1.png

Fernando Cossío UPV/EHUko Kimika Fakultateko Kimika Organikoko I Saileko katedraduna da eta unibertsitate bereko Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea izan zen. 2009az geroztik, Ikerbasque-ko zuzendari zientifikoa da. Aipamen ugari jaso ditu, besteak beste, Euskadi Ikerketa Saria (2000), Espainiako Kimikako Errege Elkartearen domina (2020), Chemistry Europe Fellows class of 2020/21 erakundeko kide izatea eta 2023az geroztik Espainiako Zientzien Errege Akademiako kide da.