Saio bikoitza: Frankenstein + The bride of Frankenstein - Frankenstein + La novia de Frankenstein (James Whale, 1931 eta 1935)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Ana Galarraga
Elhuyar - Noiz
-
2025/02/22
19:00 - Lekua
- Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbao
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Saio bikoitza:
Frankenstein (James Whale, 1931)
Henry von Frankenstein doktoreak esperimentu ilun bati ekin dio: gorpu-zatiak erabiliz, gizaki berri bat eraikitzea. Gauez hilerrietara joaten da, gorpuetatik behar dituen zatiak erauzteko.
The bride of Frankenstein - La novia de Frankenstein (James Whale, 1935)
Frankenstein doktoreak sortutako munstroak ihes egin ondoren, Praetorius doktore gaiztoak munstroarentzako lagun bat egitea proposatu dio zientzialariari.
Saioa Fernando Cosioren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Ingelesa; Azpitituluak: Gaztelera; Aurkezpena: Gaztelera).
Hizlariari buruz
Ana Galarraga Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da. Elhuyar Fundazioan egin du bere ibilbide profesionala, eta Elhuyar aldizkariaren eta Uhin Ultramoreak podcastaren zuzendaria da, besteak beste. Ohiko kolaboratzailea da euskal hedabideetan, eta zientzia gizarteratzeko bestelako ekimenetan ere parte hartzen du, euskaraz eta ikuspegi feministarekin. Azken proiektua Petti musikariarekin batera argitaratu du: “Frankenstein agurgarria” emanaldi eszenikoa eta disko-liburua (Elkar, 2024).