The Theory of Everything - La teoría del todo (James Marsh, 2014)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Pedro Miguel Etxenike
UPV/EHU
Noiz
2025/01/11
19:00
Lekua
Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbao
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
The Theory of Everything - La teoría del todo (James Marsh, 2014)
The Theory of Everything - La teoría del todo (James Marsh, 2014) pelikularen fotograma.

Stephen Hawking astrofisikariaren eta bere lehen emaztearen arteko harremanean oinarritzen da pelikula (25 urte iraun zuen ezkontzak), eta zientzialariari eragiten zion gaixotasun degeneratiboaren aurkako bien borroka azpimarratzen du bereziki.

Saioa Pedro Miguel Etxenikeren aurkezpenarekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)

Sarrerak

Hizlariari buruz

Pedro_1.jpg

UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emeritua eta DIPC eta CFM zentroetako lehendakaria da. Jakiundeko ohorezko presidentea, Zientzien Errege Akademiako eta Académie Royale de Belgiqueko kide oso eta European Physical Societyko ohorezko kidea da. Nabarmentzekoak ditu, besteak beste, Ikerketako Euskadi Saria (1996), Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria (1998) eta Fisikako Max Planck Saria (1998). Ahalegin handia egin du zientzia jarduera ekonomiko eta kultural gisa sustatzeko, eta zientifikoki informatuta dagoen gizartearen garrantzia nabarmentzeko.