Kampen Om Tungtvannet - La batalla del agua pesada (Jean Dréville eta Titus Vibe-Müller, 1948)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Daniel Sánchez Portal
CFM (CSIC-UPV/EHU), DIPC - Noiz
-
2025/03/20
19:00 - Lekua
- Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Norvegia, Bigarren Mundu Gerra. Komando batek Rjukaneko ur astunaren ekoizpen-instalazioa saboteatu behar du, Norvegiako erdialdean. Izan ere, instalazio horren helburua zen bonba atomikoa egiteko ezinbesteko elementu bat lortzea nazientzat.
Saioa Daniel Sánchez Portalen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Frantsesa, norvegiera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Daniel Sánchez Portal Fisikan doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1998), Illinoiseko Unibertsitatean (Urbana Champaign, AEB) egonaldi bat egin ondoren, Donostiako Materialen Fisika Zentroan CSIC-UPV/EHU hasi zen lanean, eta bertako zuzendaria izan da (2019-2024). Haren ibilbidea nazioartean ezaguna da, materia kondentsatuaren fisikari aplikatutako metodo konputazionalak garatzeagatik.