Kampen Om Tungtvannet - La batalla del agua pesada (Jean Dréville eta Titus Vibe-Müller, 1948)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Silvina Cerveny
CFM (CSIC-UPV/EHU), DIPC
Noiz
2025/03/22
19:00
Lekua
Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbao
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Kampen Om Tungtvannet - La batalla del agua pesada (Jean Dréville eta Titus Vibe-Müller, 1948)
Kampen Om Tungtvannet - La batalla del agua pesada (Jean Dréville eta Titus Vibe-Müller, 1948) pelikularen fotograma.

Norvegia, Bigarren Mundu Gerra. Komando batek Rjukaneko ur astunaren ekoizpen-instalazioa saboteatu behar du, Norvegiako erdialdean. Izan ere, instalazio horren helburua zen bonba atomikoa egiteko ezinbesteko elementu bat lortzea nazientzat.

Saioa Silvina Cervenyren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Frantsesa, norvegiera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)

Sarrerak

Hizlariari buruz

Silvina Cerveny.jpg

Silvina Cerveny ikertzailea da Donostiako Materialen Fisika Zentroan (CSIC-UPV/EHU), eta DIPCko kidea. Fisikan doktorea Buenos Aireseko Unibertsitatetik, Suedian, Estatu Batuetan, Israelen eta Alemanian egin ditu ikerketa-egonaldiak. 20 urte baino gehiago daramatza uraren dinamika eta egitura ikertzen, bai eta polimeroekin eta molekula organikoekin dituen interakzioak ere. Gaur egun CFMko zuzendariordea da.