Kampen Om Tungtvannet - La batalla del agua pesada (Jean Dréville eta Titus Vibe-Müller, 1948)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Silvina Cerveny
CFM (CSIC-UPV/EHU), DIPC - Noiz
-
2025/03/25
19:00 - Lekua
- Golem Baiona Zinemak, Iruñea
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Norvegia, Bigarren Mundu Gerra. Komando batek Rjukaneko ur astunaren ekoizpen-instalazioa saboteatu behar du, Norvegiako erdialdean. Izan ere, instalazio horren helburua zen bonba atomikoa egiteko ezinbesteko elementu bat lortzea nazientzat.
Saioa Silvina Cervenyren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Frantsesa, norvegiera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Silvina Cerveny ikertzailea da Donostiako Materialen Fisika Zentroan (CSIC-UPV/EHU), eta DIPCko kidea. Fisikan doktorea Buenos Aireseko Unibertsitatetik, Suedian, Estatu Batuetan, Israelen eta Alemanian egin ditu ikerketa-egonaldiak. 20 urte baino gehiago daramatza uraren dinamika eta egitura ikertzen, bai eta polimeroekin eta molekula organikoekin dituen interakzioak ere. Gaur egun CFMko zuzendariordea da.