La maladie de Sachs - Las confesiones del doctor Sachs (Michel Deville, 1999)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Rafael Rotaeche
IIS Biogipuzkoa - Noiz
-
2025/03/04
19:00 - Lekua
- Golem Baiona Zinemak, Iruñea
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Bruno Sachs herri txiki bateko medikua da, eta mota guztietako gaixotasunak artatzen ditu kontsultan, baita gaixotasun psikologikoak ere. Herrian beste mediku bat besterik ez dago, bera baino zaharragoa, eta Sachsek paziente batzuk bidaltzen dizkio.
Saioa Rafael Rotaecheren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Frantsesa, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Rafael Rotaeche Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatea, 1981), Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialista da eta Lehen Mailako Arretako Ikerketa Masterra du. 33 urtez aritu da familiako mediku lanetan, Donostiako Altza Osasun Zentroan. Gaur egun, IIS Biogipuzkoa zentroan egiten du lan, Gipuzkoako Lehen Mailako Arretako eta ESIetako Ikerketa Unitateko arduradun gisa.