The Theory of Everything - La teoría del todo (James Marsh, 2014)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Arantzazu García Lekue
DIPC, Ikerbasque - Noiz
-
2025/01/14
19:00 - Lekua
- Golem Baiona Zinemak, Iruñea
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Stephen Hawking astrofisikariaren eta bere lehen emaztearen arteko harremanean oinarritzen da pelikula (25 urte iraun zuen ezkontzak), eta zientzialariari eragiten zion gaixotasun degeneratiboaren aurkako bien borroka azpimarratzen du bereziki.
Saioa Arantzazu Garcia Lekueren aurkezpenarekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Arantzazu García Lekue Ikerbasque ikertzailea eta DIPCko Proiektu Estrategikoen zuzendaria da. Fisika Zientzietan lizentziaduna eta Materialen Zientzian eta Ingeniaritzan doktorea UPV/EHU. Bere ikerketak propietate kuantiko elektronikoak nanoeskalan simulatzeko tresna konputazionalak garatu eta aplikatzea du ardatz. Azken urteetako bere lan-ildo nagusiak elektronika molekularraren eta dimentsio baxuko materialen arlokoak izan dira, zehazki, grafeno-nanoegituren gainekoak. Material horiek nanoelektronikan eta konputazio kuantikoan erabiltzeko etorkizun handia dute.