La voie royale (Frédéric Mermoud, 2023)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Eva Ferreira
EHU - Noiz
-
2026/03/01
19:00 - Lekua
- Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
Sophie ikasle bikaina da. Matematikako irakasleak adoretuta, familia-landetxea utzi eta zientzietan prestatzeko eskola batera joaten da. Baina Sophie jabetzen da Politeknikoan sartzeko ametsa lehiaketa bat baino zerbait gehiago dela... Benetako erronka bat da, eskala sozialean gora egiteko.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Eva Ferreira Matematikan lizentziatua eta Ekonomian doktorea da EHUn eta Probabilitate eta Estatistikako masterra du New York Universityko Courant Institutuan. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa frantsesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gazteleraz.
Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Bilbaon; Sarrerak
Hizlariari buruz

Eva Ferreira, Barakaldon jaioa, Matematikan lizentziatua eta Ekonomian doktorea da EHUn eta Probabilitate eta Estatistikako masterra du New York Universityko Courant Institutuan. EHUko errektorea izan da 2021-2024 aldian, eta aurreko aldietan errektoreordea izateaz gain, idazkari nagusia izan zen unibertsitate berean, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agen tziako zuzendaria ere bai. Ikerketan, proiektu eta ikerketa-talde lehiakorrak zuzendu ditu etenik gabe, eta dozenaka artikulu argitaratu ditu nazioarteko erreferentziazko aldizkarietan. Probabilitateari eta estatistikari buruzko lan teoriko eta enpirikoak dira, hainbat arlotan: sendagai jakin batzuen efektuen analisia, finantzen arrisku sistemikoaren azterketa edo kristalezko sabai deritzonaren modelizazioa. Irakasle eta dibulgatzaile bezala ibilbide zabala du, eta, besteak beste, Mujeres con ciencia blogean, Naukasen eta Jakin-minan parte hartu du.