L'enfant sauvage - Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Ricardo Díez Muiño
DIPC, Ikerbasque
Noiz
2026/01/19
20:30
Lekua
Cinema Le Select, Donibane Lohizune
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
L'enfant sauvage - Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968)
L'enfant sauvage - Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan.

Filmaren sinopsia:
Frantzian XVIII. mendearen amaieran izaniko gertaeretan oinarritutako filma. Basoan isolatuta, jendearekin eta zibilizazioarekin batere harremanik gabe hazi zen haur baten heziketa-prozesua kontatzen du.

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Ricardo Diez Muiño Ikerbasque irakaslea da, eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) zuzendaria 2013 urteaz geroztik. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa frantsezez, euskarazko azpitituluekin.
Aurkezpena: frantsesez.

Egitaraua eta sarrerak:
Sarrerak

Hizlariari buruz

RDM.jpg

Ricardo Díez Muiño Ikerbasque irakaslea da, eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) zuzendaria 2013 urteaz geroztik. Gainera, 2005-2011 bitartean, Materialen Fisika Zentroko (CFM CSIC-UPV/EHU) zuzendariordea izan zen, eta 2011-2015 bitartean, zuzendaria. Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan 1991an, eta Zientzia Fisikoetako doktoradutza amaitu zuen UPV/EHUn 1996an. Bordeleko Unibertsitatean eta Kaliforniako Lawrence Berkeley National Laboratoryn lan egin du. Bere espezializazio arlo nagusia materia kondentsatuaren fisika teorikoa da eta, bereziki, solidoen, gainazalen eta nanoegituren dinamika elektronikoa. 120 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu; horien artean, Science, Nature edo Physical Review Letters aldizkarietan egin ditu ekarpenak. Gainera, liburu baten egilekidea eta beste baten editorekidea da.