L'enfant sauvage - Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Amaia Carrión Castillo
BCBL
Noiz
2026/01/14
19:00
Lekua
Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
L'enfant sauvage - Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968)
L'enfant sauvage Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan.

Filmaren sinopsia:
Frantzian XVIII. mendearen amaieran izaniko gertaeretan oinarritutako filma. Basoan isolatuta, jendearekin eta zibilizazioarekin batere harremanik gabe hazi zen haur baten heziketa-prozesua kontatzen du.

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Amaia Carrión Castillo Ikerbasque ikertzailea da Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroan. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa frantsezez, euskarazko azpitituluekin.
Aurkezpena: euskaraz

Egitaraua eta sarrerak:
Sarrerak

Hizlariari buruz

Amaia-5.jpg

Amaia Carrión Castillo Ikerbasque ikertzailea da Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroan. Biologia eta neurozientzia kognitiboak ikasi ostean, irakurketaren oinarri genetikoei buruz egin zuen doktorego tesia Herbeheretako Max Planck Psikolinguistika Institutuan. Ondoren, institutu berean hizkuntzak burmuinean duen lateralizazioari eta honen arkitektura genetikoari buruzko ikerketak bideratu zituen. 2020tik Aurrera Donostiako BCBL-n dihardu irakurketari loturiko prozesu kognitibo/neuronalak aztertuz eta genetikarekin ere uztartuz.