Ikastetxeei Zuzendutako Emanaldiak: Mars Express (Jérémie Périn, 2023) Donostia / San Sebastián

Zinema eta Zientzia Zikloa

Noiz
2024/02/28
09:30
Lekua
Tabakalera, Donostia/San Sebastián
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia / Filmoteca Vasca, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Ikastetxeei Zuzendutako Emanaldiak: Mars Express (Jérémie Périn, 2023) Donostia / San Sebastián
Filmaren fotograma.

2200. urtean, negozio-gizon aberats batek bi pertsona kontratatzen ditu hacker ospetsu bat aurkitzeko: Aline Ruby detektibe pribatua eta Carlos Rivera haren lagun androidea. Martera iritsi ondoren, planeta hartako hiriburuaren sakonenera jaitsiko dira. Han direla, istorio ilunago bat topatuko dute: burmuin-etxaldeak, ustelkeria eta desagerturiko neska bat, zeinak sekretu bat baitu isilpean gorderik, unibertsoaren itxura aldatzeko mehatxuka ari diren robotei buruzkoa.

Saioa, adimen artifizialean diharduen HITZ ikerketa taldeko Rodrigo Agerri eta Izaskun Etxeberriak gidatuko dute.

(Bertsioa: Frantsesa; Azpitituluak: Euskara; Aurkezpena: Euskara)

Hizlariari buruz

foto_RA_IE (002).png

Rodrigo Agerri  Ramon y Cajal ikertzailea da HiTZ Zentroan - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, eta Testuen Analisi Unitatearen arduraduna. Bere ikerketak Adimen Artifiziala (AI) eta Hizkuntzaren Prozesamendua (NLP) ditu ardatz, zehazkiago hizkuntza-eredu handien bidez (LLM) informazioa erauzketa ikuspegi eleaniztun batetik. Biltzar ospetsuenetan aldizka argitaratzen du, baita AI eta NLPrekin lotutako aldizkarietan ere (Artificial Intelligence, Computational Linguistics, etab.). Gaur egun, DeepKnowledge (Zientzia eta Unibertsitate Ministerioa) proiektuetako ikertzaile nagusia da, non hizkuntza-eredu eleaniztunak ikertzen diren, ANTIDOTE (European CHIST-ERA Program, Ministry of Science and Universities) mediku-eremuan azalpenak eta argudioak sortzeari buruzkoa. eta DISARGUE, sare sozialetako desinformazioari aurre egiteko eredu sortzaileen erabilera ikertzen duena. (https://ragerri.github.io/)

Izaskun Etxeberriak UPV/EHUn lortu zuen Informatikako lizentziatura (1992) eta doktore-titulua Informatikan (2016). Donostiako Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzaile lanetan aritu da 1993 geroztik. Irakaskuntzari dagokionez, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean ematen ditu eskolak, eta sail horretako zuzendaria da 2022ko bukaera geroztik. Ikerketari dagokionez, berriz, Hizkuntzaren Prozesamenduaren arloan (HP) garatu zuen bere tesia IXA ikerketa-taldearen babesean, eta egun HiTZ zentroko kidea da IXAko partaide gisa.
Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan, bere ikerketa-gai nagusia morfologian kokatzen da, zehazki, euskarazko testu ez-estandarren prozesamenduan.