Ikastetxeei zuzendutako emanaldiak: Mars Express (Jérémie Périn, 2023) Bilbao
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Inma Hernaez (HiTZ Zentroa, UPV/EHU) eta Jon Sanchez (HiTZ Zentroa, UPV/EHU)
- Noiz
-
2024/03/05
09:30 - Lekua
- Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbo
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
2200. urtean, negozio-gizon aberats batek bi pertsona kontratatzen ditu hacker ospetsu bat aurkitzeko: Aline Ruby detektibe pribatua eta Carlos Rivera haren lagun androidea. Martera iritsi ondoren, planeta hartako hiriburuaren sakonenera jaitsiko dira. Han direla, istorio ilunago bat topatuko dute: burmuin-etxaldeak, ustelkeria eta desagerturiko neska bat, zeinak sekretu bat baitu isilpean gorderik, unibertsoaren itxura aldatzeko mehatxuka ari diren robotei buruzkoa.
Saioa, adimen artifizialean diharduen HITZ ikerketa taldeko Inma Hernaez eta Jon Sanchezek gidatuko dute.
(Bertsioa: Frantsesa; Azpitituluak: Euskara; Aurkezpena: Euskara)
Hizlariari buruz
Inma Hernáez Rioja Telekomunikazio Ingeniaria da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (Bartzelona, 1987), eta Seinale eta Komunikazioetan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, 1995). Gaur egun, katedraduna da Komunikazioen Ingeniaritza Sailean Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), eta ikertzailea Hizkuntzaren Teknologiarako Euskal Zentroan (HiTZ Zentroa). Bere ikerketa hizkuntza mintzatuaren teknologien sektorean garatu da, ahots artifizialen sorrera, audioen transkripzioa eta errekonozimendua eta pertsonak euren ahotsaren bidez identifikatzea barne. Batez ere ahozko desgaitasunaren arloan teknologia horiek aplikatzeko interesa du, eta arreta berezia jartzen du euskararako baliabideak eta teknologiak garatzean. Lan berrienak komunikazio-gailuetan erabilitako ahots sintetikoak pertsonalizatzea ahalbidetzean oinarritu dira. 2014tik, zientzia- eta teknologia-dibulgazioko jardueretan parte hartzen du maiz.
Jon Sánchez Telekomunikazio Ingeniaria da EHUn (2001), Telekomunikazio Ingeniaritza Doktorea (2016) eta Telekomunikazio Sistemen irakasle agregatua Komunikazioen Ingeniaritza Sailean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
Eskolak ematen ditu gradu eta graduondoko titulazioetan; karrera amaierako proiektuak zuzendu ditu, eta Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin lankidetzan aritu ohi da ebaluatzaile gisa. Hezkuntza-lankidetzan ere parte hartzen du, ikasleen enpresa-praktiken tutoretza eginez.
Aholab taldeko ikertzailea, 20 ikerketa-proiektu baino gehiagotan hartu du parte eta 40 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu bere eremuko aldizkari eta hitzaldi garrantzitsuenetan, batzuetan ebaluatzaile gisa jardunez.
Bere ikerketa arloa mintzamenaren teknologiak dira, spoofing-aren aurkako tekniketan, ahozko datu-baseen lanketan, ahots pertsonalizatuetan eta euskararako baliabide eta teknologia ezberdinen ekoizpenean lan egin duelarik.