Mars Express (Jérémie Périn, 2023)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Amaia Bernaras
Euskadiko Parke Teknologikoa - Noiz
-
2024/03/07
19:00 - Lekua
- Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
2200. urtean, negozio-gizon aberats batek bi pertsona kontratatzen ditu hacker ospetsu bat aurkitzeko: Aline Ruby detektibe pribatua eta Carlos Rivera haren lagun androidea. Martera iritsi ondoren, planeta hartako hiriburuaren sakonenera jaitsiko dira. Han direla, istorio ilunago bat topatuko dute: burmuin-etxaldeak, ustelkeria eta desagerturiko neska bat, zeinak sekretu bat baitu isilpean gorderik, unibertsoaren itxura aldatzeko mehatxuka ari diren robotei buruzkoa.
Saioa Amaia Bernarasen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Frantsesa, Azpitituluak: Euskara, Aurkezpena: Euskara)
Hizlariari buruz
Amaia Bernaras Iturrioz Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko gerentea da. Teknologia-berrikuntza arloan 30 urte baino gehiagoko esperientzia dauka; zientzia eta teknologiako markoak eta estrategiak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen egin du lan. Ikerketa eta irakaskuntza postuak izan ditu Edinburgoko Unibertsitatean (Erresuma Batua), Vrije Universiteit Brussel (Belgika), Sydneyko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean eta TECNALIA-LABEINn. IDOM Consulting-en aholkulari seniorra izan da hamahiru urtez, eta hori baino lehen Donostiako Parke Teknologikoko I+G eta IKTen arduraduna sei urtez. Europako Batzordeko ebaluatzailea da zenbait ikerketa programetan. Europar Batasunak Brasil eta Txilerekin dituen Zientzia eta Teknologiako aldebiko hitzarmenak ere ebaluatu ditu. Mexikoko "Informe País 2015" txostena garatu du Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntza Behatokiarentzat. Nazioarteko liburu, aldizkari eta kongresutan argitalpenak ditu.