Mars Express (Jérémie Périn, 2023) DONIBANE LOHIZUNE
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Ricardo Díez Muiño
DIPC, Ikerbasque - Noiz
-
2024/02/12
20:30 - Lekua
- Cinema Le Select, Donibane Lohizune
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
2200. urtean, negozio-gizon aberats batek bi pertsona kontratatzen ditu hacker ospetsu bat aurkitzeko: Aline Ruby detektibe pribatua eta Carlos Rivera haren lagun androidea. Martera iritsi ondoren, planeta hartako hiriburuaren sakonenera jaitsiko dira. Han direla, istorio ilunago bat topatuko dute: burmuin-etxaldeak, ustelkeria eta desagerturiko neska bat, zeinak sekretu bat baitu isilpean gorderik, unibertsoaren itxura aldatzeko mehatxuka ari diren robotei buruzkoa.
Saioa Ricardo Díez Muiñoren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Frantsesa, Aurkezpena: Frantsesa)
Hizlariari buruz
Ricardo Diez Muiño Ikerbasque irakaslea da, eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) zuzendaria 2013 urteaz geroztik. Gainera, 2005-2011 bitartean, Materialen Fisika Zentroko (CFM CSIC-UPV/EHU) zuzendariordea izan zen, eta 2011-2015 bitartean, zuzendaria. Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan 1991an, eta Zientzia Fisikoetako doktoradutza amaitu zuen UPV/EHUn 1996an. Bordeleko Unibertsitatean eta Kaliforniako Lawrence Berkeley National Laboratoryn lan egin du. Bere espezializazio arlo nagusia materia kondentsatuaren fisika teorikoa da eta, bereziki, solidoen, gainazalen eta nanoegituren dinamika elektronikoa. 120 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu; horien artean, Science, Nature edo Physical Review Letters aldizkarietan egin ditu ekarpenak. Gainera, liburu baten
egilekidea eta beste baten editorekidea da.