Memorias de África (Sydney Pollack, 1985)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Juan Ignacio Pérez Iglesias
UPV/EHU, DIPC - Noiz
-
2024/01/25
19:00 - Lekua
- Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Karen Blixen aristokratak hartua du erabakia: nekazari gisa bizitzera joango da Afrika aldera, senarrarekin elkartzera, zeinak kafe-sail batean gastatu baitu bere dirua. Senarra desleiala zaiola jakin ondoren, Karenek Denys ehiztariarenganako erakarpena sentituko du, baina konturatuko da hark nahiago duela bizimodu soila, zeina bateraezina baita Karenen klase sozialarekin.
Saioa Juan Ignacio Pérez Iglesiasen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Juan Ignacio Pérez biologoa eta fisiologiako katedraduna da UPV/EHUn, eta Kultura Zientifikoko Katedra zuzentzen du. DIPCko kidea da, The Conversation-eko Aholku Batzordeko lehendakaria. Jakiunde, Zientzien, Arteen eta Letren Akademia, zuzentzen du baita. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso zuen 2019an.
Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du zientzia-dibulgazioko lanak burutuz. Saiakera eta dibulgazio lanen berriak argitaratzen ditu "Book Review & Random Thoughts" eta "Lecturas y Conjeturas"-en. Hainbat lanen autore edo autorekidea da: Unibertsitateari ("Unibertsitatea eta euskal gizartea, gaur") eta zientziari ("Los males de la ciencia") buruzko saiakera luburuak, animalia-biologiari buruzko dibulgazio-liburua (Animalien aferak eta animalia aleak) eta giza biologiari buruzko dibulgazio-saiakera (Primates al este del Edén).