Memorias de África / Out of Africa (Sydney Pollack, 1985)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Juan Ignacio Pérez Iglesias
UPV/EHU, DIPC
Noiz
2024/01/26
19:00
Lekua
Tabakalera, Donostia / San Sebastián
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Memorias de África / Out of Africa (Sydney Pollack, 1985)
Filmaren fotograma.

Karen Blixen aristokratak hartua du erabakia: nekazari gisa bizitzera joango da Afrika aldera, senarrarekin elkartzera, zeinak kafe-sail batean gastatu baitu bere dirua. Senarra desleiala zaiola jakin ondoren, Karenek Denys ehiztariarenganako erakarpena sentituko du, baina konturatuko da hark nahiago duela bizimodu soila, zeina bateraezina baita Karenen klase sozialarekin.

Saioa Juan Ignacio Pérez Iglesiasen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)

Sarrerak

Hizlariari buruz

Juan Ignacio Perez.jpg

Juan Ignacio Pérez biologoa eta fisiologiako katedraduna da UPV/EHUn, eta Kultura Zientifikoko Katedra zuzentzen du. DIPCko kidea da, The Conversation-eko Aholku Batzordeko lehendakaria. Jakiunde, Zientzien, Arteen eta Letren Akademia, zuzentzen du baita. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso zuen 2019an.

Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du zientzia-dibulgazioko lanak burutuz. Saiakera eta dibulgazio lanen berriak argitaratzen ditu "Book Review & Random Thoughts" eta "Lecturas y Conjeturas"-en. Hainbat lanen autore edo autorekidea da: Unibertsitateari ("Unibertsitatea eta euskal gizartea, gaur") eta zientziari ("Los males de la ciencia") buruzko saiakera luburuak, animalia-biologiari buruzko dibulgazio-liburua (Animalien aferak eta animalia aleak) eta giza biologiari buruzko dibulgazio-saiakera (Primates al este del Edén).