Out of Africa (Sydney Pollack, 1985)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Joxean Fernández
Euskadiko Filmategia
Noiz
2024/01/29
20:00
Lekua
Cinema Le Select, Donibane Lohizune
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Out of Africa (Sydney Pollack, 1985)
Filmaren fotograma.

Karen Blixen aristokratak hartua du erabakia: nekazari gisa bizitzera joango da Afrika aldera, senarrarekin elkartzera, zeinak kafe-sail batean gastatu baitu bere dirua. Senarra desleiala zaiola jakin ondoren, Karenek Denys ehiztariarenganako erakarpena sentituko du, baina konturatuko da hark
nahiago duela bizimodu soila, zeina bateraezina baita Karenen klase sozialarekin.

Saioa Joxean Fernándezen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Frantsesa, Aurkezpena: Frantsesa)

Sarrerak

Hizlariari buruz

Joxean Fernandez 3.jpg

Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria da 2010eko abenduaz geroztik eta Donostia Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea 2011ko urtarriletik. Nanteseko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian badago ere. Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian aditua da. Zaragozako eta Nanteseko unibertsitateetan doktore da tutorekidetzan eginiko Cine y Guerra Civil en el País Vasco (1936-2006) doktore tesiari esker. Nanteseko Festival du Cinéma espagnol zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea da 2001. urteaz geroztik eta han "Euskal Leihoa" izeneko sailaren bultzatzailea izan zen. 2008an, A las puertas de París dokumentala zuzendu zuen Marta Hornorekin batera. Artikulu ugari idatzi ditu Euskal Herriko historia garaikideari eta zinemari buruz eta ondorengo liburuen koordinatzailea ere bada: Federico Fellini eta Luis Buñuel (biak Jesús Angulorekin batera), Cine y Guerra Civil en el País Vasco (Santiago de Pablorekin batera), Conservación audiovisual en la era digital (Alfonso del Amorekin batera), De Lumière a Kaurismäki. La clase obrera en el cine (Carlos F. Herederorekin batera). Gainera, Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburuaren editorea da eta baita Euskal Zinema-Cine Vasco-Basque Cinema-ren egilea ere. City University of New Yorkeko (CUNY) Bernardo Atxaga Katedrako irakasle gonbidatua izan da 2012 eta 2017 urteetan. Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da.