Narayama Bushi-ko - La balada de Narayama (Shôhei Imamura, 1983)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Aitzpea Leizaola Egaña
EHU - Noiz
-
2026/03/21
19:00 - Lekua
- Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
Herriko lege zaharraren arabera, adinekoek, 70 urte betetzean, herritik joan eta Narayama mendiaren gailurrera joan behar izaten zuten bizitzera. Heriotza-sententzia errukigabe horrekin, tristurak eta etsipenak jota gelditzen ziren familiak, adinekoak mendira bidali beharraren ondorioz.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Aitzpea Leizaola antropologoa da, Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea, bai eta bertako antropologia master ofizialeko zuzendaria ere. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa japonieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gazteleraz.
Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Bilbaon; Sarrerak
Hizlariari buruz

Aitzpea Leizaola antropologoa da, Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea, bai eta bertako antropologia master ofizialeko zuzendaria ere. Identitate eraikuntza prozesuetan aditua, bere ikergai nagusiak ditu muga ikerketak, memoria gatazka-osteko testuinguruetan, eta oro har, euskal kultura. Oxfordeko Unibertsitatean Basque Visiting Fellow izan da, eta Amale Artetxe katedra Buenos Airesko Unibertsitatean. Dibulgazioan jardun ohi du.