Narayama Bushi-ko - La balada de Narayama (Shôhei Imamura, 1983)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
María Jesús Goikoetxea Iturregui
Deustuko Unibertsitatea - Noiz
-
2026/03/18
19:00 - Lekua
- Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
Herriko lege zaharraren arabera, adinekoek, 70 urte betetzean, herritik joan eta Narayama mendiaren gailurrera joan behar izaten zuten bizitzera. Heriotza-sententzia errukigabe horrekin, tristurak eta etsipenak jota gelditzen ziren familiak, adinekoak mendira bidali beharraren ondorioz.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
María Jesús Goikoetxea Iturregui Giza Eskubideetan doktorea eta Psikologian eta Teologian lizentziaduna da, baita ikertzaile eta irakaslea
da Deustoko Unibertsitatean ere. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa japonieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gazteleraz.
Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Vitoria-Gasteizen; Sarrerak
Hizlariari buruz

María Jesús Goikoetxea Iturregui Giza Eskubideetan doktorea eta Psikologian eta Teologian lizentziatua da, ikertzaile eta irakaslea da Deustoko Unibertsitatean. Gaur egun, Psikologiako graduan eta Osasun Zientzien Fakultateko hainbat graduondokotan irakasten eta ikertzen du. Azken urteetan etikaren eta gizarte-zerbitzuen (tratu ona eta tratu txarrak; autonomia eta mendekotasuna; indarkeria; iraupen luzeko zaintza-ereduak) eta bioetikaren (bizitzaren amaierako gatazka etikoak eta osasun mentala) arloetan lan egin du. Horrez gain, psikologo kliniko gisa lan egiten du gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonekin, eta etika garatzeko aholkulari gisa aritzen da administrazio publiko desberdinekin eta hirugarren sektorekoekin. Euskadiko etika-batzordeetako batzorde soziosanitarioko, Bizkaiko esku-hartze sozialeko etika-batzordeko eta Erabateko Gizarteratzeko Etika Batzorde Nazionaleko kidea da.