Kaze no Tani no Naushika - Nausicaä del valle del viento (Hayao Miyazaki, 1984)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Juan Bosco Imbert Rodríguez
Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Noiz
-
2026/03/26
19:00 - Lekua
- Golem Baiona Zinemak, Iruñea
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
Etorkizun urrun batean, onddo pozoitsuz eta intsektu erraldoiz josirik ageri da Lurra, gerra apokaliptiko baten ondotik.Sarraskitu egin dituzte gizakiak. Bizirik atera direnak herri isolatuetan bizi dira, eta ozta-ozta irauten dute inguruan gas toxikoz kutsatutako basoak eta intsektu mutante erraldoiak dituztela.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Juan Bosco Imbert Rodríguez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekologiako ikertzaile eta irakaslea da. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa japonieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gazteleraz.
Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Iruñean; Sarrerak
Hizlariari buruz

Juan Bosco Imbert Rodríguez biologoa da eta ibai ekologia ikertu du Montanan, Minnesotan, Euskal Herrian eta Nafarroan. Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartu zenetik, Nafarroako Pirinioetako bi basoren funtzionamenduan eta biodibertsitatean epe luzera izan diren aldaketak
aztertzen ditu, bai eta klima-aldaketari eta basoen erabilerari emandako erantzuna ere. Irakaskuntza, bigarren hezkuntzako etorkizuneko
irakasleen prestakuntza eta zientziaren dibulgazioa ditu gogoko.