Nausicaä de la vallée du vent (Hayao Miyazaki, 1984)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Itxaso Etxeberria Lekanda
DIPC
Noiz
2026/02/23
20:30
Lekua
Le Select, Donibane Lohizune
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Nausicaä de la vallée du vent (Hayao Miyazaki, 1984)
Nausicaä de la vallée du vent (Hayao Miyazaki, 1984) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan.

Filmaren sinopsia:
Etorkizun urrun batean, onddo pozoitsuz eta intsektu erraldoiz josirik ageri da Lurra, gerra apokaliptiko baten ondotik. Sarraskitu egin dituzte gizakiak. Bizirik atera direnak herri isolatuetan bizi dira, eta ozta-ozta irauten dute inguruan gas toxikoz kutsatutako basoak eta intsektu mutante erraldoiak dituztela.

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Itxaso Etxeberria Euskampus Fundazioko Komunikazio eta Eleaniztasunaren arduraduna da, eta Campus Bordeaux mugaz gaindiko campusaren esparruan proiektu estrategikoez arduratzen da.

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa japonieraz, azpitituluak frantsesez.
Aurkezpena: frantsesez

Egitaraua eta sarrerak:
Sarrerak

Kolaborazio berezia: 

Logo_Institut Francais.png

Hizlariari buruz

_19Q2236_pp copia-apaisada.jpg

Itxaso Etxeberria Euskampus Fundazioko Komunikazio eta Eleaniztasunaren arduraduna da, eta 2012az geroztik bertako lantaldeko kidea da. Gaur egun, Fundazioaren komunikazio-kanal desberdinen kudeaketaz arduratzen da, bai eta eleaniztasuna lankidetzarako ardatz estrategiko gisa duten mugaz gaindiko proiektuen diseinuaz, koordinazioaz eta ikerketa aplikatuaz ere, Euskampus Bordeaux campus mugaz gaindikoaren esparruan. Filosofia eta Letretan lizentziatua da (Ingeles Filologia) Deustuko Unibertsitatean, frantses hizkuntza eta literaturako prestakuntza osatu zuen Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala ingurune anitz eta kulturartekoetan garatu da Estatu Batuetan eta Ingalaterran.