Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) VITORIA-GASTEIZ

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Igor Campillo
Euskampus Fundazioa, DIPC
Noiz
2024/01/11
18:00
Lekua
Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) VITORIA-GASTEIZ
Filmaren fotograma.

Igor Campillok, Euskampus Fundazioko zuzendaria eta DIPCko kideak, hasiera emango dio Zinema eta Zientzia zikloari "Oppenheimer: zientziaren dilemak" hitzaldiarekin. Hitzaldia 18:00tan hasiko da (45 min) eta proiekzioa 19:00tan.

18:00 “Oppenheimer: zientziaren dilemak” – Igor Campilloren inaugurazio hitzaldia

Oppenheimer XX. mendeko fisikari teoriko garrantzitsu eta eraginkorrenetakoa da. Hala ere, ez da bere ekarpen zientifikoengatik pasatu historiara batzuk nabarmenak izan arren, lehen arma nuklearra sorreran izandako lidergoagatik baizik. Oppenheimerrek Manhattan proiektuaren zuzendari gisa egindako lanak erronka zientifiko eta teknologiko izugarriak ekarri zituen, baina, batez ere, gerran eta mundu-politikan aro berri baterako katalizatzaile bihurtu zen. Zinema eta Zientzia zikloaren zazpigarren edizioari irekiera emango dion Christopher Nolanen film berriak, erakusten du, Oppenheimer, oraindik ere, lilura eta hausnarketa iturri izaten jarraitzen duen irudi enigmatiko eta polifazetikoa dela. Oppenheimerren bizitzak XX. mendeko iraultza zientifiko garrantzitsuena dilema etiko, jazarpen politiko eta Gerra Hotzaren tentsioarekin lotzen ditu. Horregatik, DIPCren, Euskadiko Filmategiaren eta Donostia Zinemaldiaren eskutik, Zinema eta Zientzia zikloaren zazpigarren edizioa inauguratzen duen filmaren proiekzioari bide eman aurretik, ohikoa baino aurkezpen zabal eta zehatzagoa egingo da.

19:00 Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) emanaldia

Robert Oppenheimer fisikaria Manhattan proiektu ultrasekretua gidatzeko hautatu zuten Bigarren Mundu Gerran. Zientzialari-talde batek lagundurik, urteak eman zituen bonba atomikoa garatzen eta diseinatzen. 1945eko uztailaren 16an mamitu zen fisikariak eginiko lana: urte hartan gertatu zen historiaren ibilbidea betiko aldatu zuen lehenbiziko leherketa nuklearra.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)

Sarrerak

Hizlariari buruz

Campillo_2024.jpg

Igor Campillo Fisikako doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Kazetaritzako eta Komunikazio Zientifikoko unibertsitate-aditua UNEDen. Irakasle laguntzaile gisa lan egin du UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Gamesa Energiako nazioarteko proiektuen arduradun gisa, LABEINeko ikertzaile gisa, Nanocientziako Ikerketa Kooperatiboko Zentroan (nanoGUNE) proiektuen eta komunikazioaren arduradun gisa, Deustuko Unibertsitate Teknologikoko NanoBasque Estrategiaren arduradun gisa. Euskampus Fundazioko zuzendari exekutiboa da 2011n sortu zenetik.

Nazioarteko 70 zientzia-argitalpen indexatu eta nazioarteko 3 patenteren egilekidea da. Duela gutxi, Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko Nazioarteko Berrikuntza Sareak Spanning Boundaries Champions bat izendatu du unibertsitatea-gizartea lankidetzarako. Atom by Atom eta Passion for Knowledge kongresuetako idazkari nagusia ere izan da.

Gaur egun, Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) lankidetzan dihardu kide elkartu gisa Zinema eta Zientzia Zikloa antolatzen.