Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) BILBO
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Pedro Miguel Etxenike
DIPC, UPV/EHU - Noiz
-
2024/01/13
18:00 - Lekua
- Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbo
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Pedro Miguel Etxenikek hasiera emango dio Zinema eta Zientzia zikloari "Oppenheimer: zientziaren dilemak" hitzaldiarekin. Hitzaldia 18:00tan hasiko da (45 min) eta proiekzioa 19:00tan.
18:00 “Oppenheimer: zientziaren dilemak” – Pedro Miguel Etxenikeren inaugurazio hitzaldia
Robert Oppenheimerren figurak interes orokorra pizten jarraitzen du. Manhattan proiektuaren lider zientifiko eta bonba atomikoaren sortzaile izateagatik da ezaguna batez ere, eta nortasun konplexu eta liluragarria zuen. Bizitza osoan zehar, moralki zalantzan jarri zituen bere lanaren ondorioak, arma nuklearrak erabiltzearen aurka azalduz. Fisika atomikorako aurkikuntza handien garaian, gerraren tragediaren testuinguruan, nola bihurtzen da baldar supergaitu bat, lider intelektual sofistikatu eta karismatiko? Hitzaldian, bere bizitza markatu zuten dilema pertsonalak, intelektualak, etikoak eta politikoak ikusiko ditugu.
19:00 Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) emanaldia
Robert Oppenheimer fisikaria Manhattan proiektu ultrasekretua gidatzeko hautatu zuten Bigarren Mundu Gerran. Zientzialari-talde batek lagundurik, urteak eman zituen bonba atomikoa garatzen eta diseinatzen. 1945eko uztailaren 16an mamitu zen fisikariak eginiko lana: urte hartan gertatu zen historiaren ibilbidea betiko aldatu zuen lehenbiziko leherketa nuklearra.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Pedro Miguel Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) materia kondentsatuaren fisikako Emeritu katedraduna da eta Donostia International Physics Center (DIPC) eta Materials Physics Center (MPC) zentroetako lehendakaria. Jakiunde, Euskal Herriko Zientzien, Arteen eta Letren Akademiaren ohorezko presidentea, Zientzien Errege Akademiako eta Académie Royale de Belgiqueko kide oso eta European Physical Societyko ohorezko kidea.
Sari ugari jaso ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Ikerketako Euskadi Saria (1996), Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria (1998), Fisikako Max Planck Saria (1998), Blas Cabrera Ikerketa Sari Nazionala (2005) eta Donostiako (2000) eta Nafarroako Urrezko Domina (2016). Gainera, Doctor in Science da Cambridgeko Unibertsitatean (1998), eta Doctor Honoris Causa beste sei unibertsitatetan.
Bere ikerketalanaz gain (aldizkari espezializatuetan 400 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, eta nazioarteko biltzarretan eta mundu osoko unibertsitate eta erakunde entzutetsuetan 200 hitzaldi gonbidatu baino gehiago), azken urteotan ahalegin handia egin du zientzia jarduera ekonomiko eta kultural gisa sustatzeko, eta nabarmendu du zientifikoki informatuta dagoen gizartearen garrantzia.