Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) DONIBANE LOHIZUNE

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Didier Roux
Académie des Sciences et des Technologies-ko kidea
Noiz
2024/03/22
20:00
Lekua
Cinema Le Select, Donibane Lohizune
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) DONIBANE LOHIZUNE
Filmaren fotograma.

J. Robert Oppenheimer fisikaria Manhattan proiektu ultrasekretua gidatzeko hautatu zuten Bigarren Mundu Gerran. Zientzialari-talde batek lagundurik, urteak eman zituen bonba atomikoa garatzen eta diseinatzen. 1945eko uztailaren 16an mamitu zen fisikariak eginiko lana: urte hartan gertatu zen historiaren ibilbidea betiko aldatu zuen lehenbiziko leherketa nuklearra.

Saioa Didier Rouxen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Frantsesa, Aurkezpena: Frantsesa)

Sarrerak

Hizlariari buruz

DR_2.png

Didier Roux 1955ean jaio zen, ENS Saint-Cloud-eko ikasle ohia, CNRSko kide izan zen 1980tik 2005era. Sari eta goraipamen ugari jaso ditu. CNRSren zilarrezko domina du. Bi start-ups sortu zituen 1994an eta 1998an, eta Rhône Poulenc eta Rhodia zuzendari zientifiko laguntzailea izan zen 1997 eta 2005 bitartean. Saint-Gobain Taldeko I+G eta Berrikuntzako zuzendari izan zen 2005 eta 2017 bitartean. Institut de France-ko (Académie des Sciences) eta Académie des Technologies-eko kidea da. Collège de Franceko irakaslea izan zen (Liliane Bettencourt Berrikuntza Teknologikoa 2016/2017 urteko katedra). Uniteceko lehendakaria eta "La Main à la Pâte" Fundazioko lehendakaria da.