Plan 75 (Chie Hayakawa, 2022)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Itziar Vergara
IIS Biogipuzkoa
Noiz
2024/02/23
19:00
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Plan 75 (Chie Hayakawa, 2022)
Filmaren fotograma.

Etorkizun distopiko batean, Japoniako Gobernuak 75 PLANA abiarazi du, adinekoak beren bizitza amaitzera bultzatzen dituen programa bat, azkar zahartzen ari den biztanleriaren karga soziala eta ekonomikoa arintzea helburu duena.

Saioa Itziar Vergararen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Betsioa: Japoniera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)

Sarrerak

Hizlariari buruz

Itziar Vergara_ horizontal.jpg

Itziar Vergara familiako medikua, Osasun Publikoko masterra Kaliforniako Unibertsitate Berkeleyn eta Medikuntzako doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean ere. Biogipuzkoa IIS-ko (lehen Biodonostia) zuzendari zientifikoa da 2022 geroztik, eta bertan Lehen Mailako Arreta unitateko arduraduna eta zahartzeari buruzko ikerketa arloko burutako bat da. Bere ikerketa-ildoa zahartze osasungarria sustatu eta lehen mailako arretan ahultasunari aurre egitean oinarritzen da.