Planet of the apes - El planeta de los simios (Franklin J. Schaffner, 1968)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Juan José Gómez Cadenas
DIPC
Noiz
2026/01/08
19:00
Lekua
Golem Baiona Zinemak, Iruñea
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Planet of the apes - El planeta de los simios (Franklin J. Schaffner, 1968)
Planet of the apes - El planeta de los simios (Franklin J. Schaffner, 1968) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan.

Filmaren sinopsia:
George Taylor espazio-ontzi bateko tripulazioko astronauta bat da. Iraupen luzeko misio batean dago espazio-ontzia, eta planeta ezezagun bat jo du. Lehen begiratuan, ez dago planeta horretako bizitza adimendunik.

Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Juan José Gómez Cadenas Ikerbasqueko irakasle ikertzailea da DIPCn, eta NEXT proiektuaren zuzendari zientifikoa partikulen fisikan. Proiekzioaren ondoren, ohiko eztabaida saioa izango da, eta bertaratzen direnek galderak egin ahal izango dituzte.
 

Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gaztelaniaz

Egitaraua eta sarrerak:
Sarrerak

Hizlariari buruz

juanjo_gomez-cadenas-1.jpg

Juan José Gómez Cadenas partikulen fisikan eta instrumentazio nuklearrean aditua DIPCn. Canfranceko Lurrazpiko Laborategian garatzen ari den NEXT esperimentuaren eta irudi medikorako instrumentazio berria garatzen duen CRISP proiektuaren zuzendaria da. Bere lorpenen artean, Break-Through Physics Saria eta Europar Batasunaren bi laguntza entzutetsu nabarmentzen dira. Idazle gisa bost nobela, bi dibulgazio saiakera eta poema liburu bat argitaratu ditu. Jot Down online magazinaren atal zientifikoaren zuzendaria da.