Planet of the apes - El planeta de los simios (Franklin J. Schaffner, 1968)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Juan José Gómez Cadenas
DIPC - Noiz
-
2026/01/07
19:00 - Lekua
- Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
George Taylor espazio-ontzi bateko tripulazioko astronauta bat da. Iraupen luzeko misio batean dago espazio-ontzia, eta planeta ezezagun bat jo du. Lehen begiratuan, ez dago planeta horretako bizitza adimendunik.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidente eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle emerituak aurkeztuko du filma, zientzialari eta humanista gisa duen ikuspegia emanez. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Aurkezpena: gaztelaniaz
Egitaraua eta sarrerak:
Sarrerak
Hizlariari buruz

Juan José Gómez Cadenas partikulen fisikan eta instrumentazio nuklearrean aditua DIPCn. Canfranceko Lurrazpiko Laborategian garatzen ari den NEXT esperimentuaren eta irudi medikorako instrumentazio berria garatzen duen CRISP proiektuaren zuzendaria da. Bere lorpenen artean, Break-Through Physics Saria eta Europar Batasunaren bi laguntza entzutetsu nabarmentzen dira. Idazle gisa bost nobela, bi dibulgazio saiakera eta poema liburu bat argitaratu ditu. Jot Down online magazinaren atal zientifikoaren zuzendaria da.