Ikastetxeei zuzendutako emanaldia gaztelaniaz: Haizearen bailarako Nausicaä (Hayao Miyazaki, 1984)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Iñaki Susaeta
IHOBE - Noiz
-
2026/03/05
09:30 - Lekua
- Tabakalera, Donostia
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Ohiturari jarraituz, Zinema eta Zientzia zikloaren baitan emanaldi bereziak eskainiko dira ikastetxeentzat Donostian, Bilbaon eta Vitoria-Gasteizen. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira.
Edizio honetan, Haizearen bailarako Nausicaä (Hayao Miyazaki, 1984) animaziozko pelikula japoniarra proiektatuko da. Filmak Lurraren kutsadura eta krisi ekologikoa jorratzen ditu gizateriaren eta naturaren arteko bizikidetzeren alde borrokatzen den Nausicaä printzesaren istorioaren bitartez. Proiekzio ondorengo hitzaldiak IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoko kideek eskainiko dituzte.
Saio honetan, Iñaki Susaeta IHOBEko ingurumen teknikaria izango da hizlaria.
Pelikula jatorrizko bertsioan, japonieraz emango da gaztelaniazko azpitituluekin. Hitzaldia ere gaztelaniaz izango da.
Hizlariari buruz

Iñaki Susaeta Elorriaga Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean eta Ingurumen Ingeniaritzako Ikasketa Aurreratuen Gradua du Euskal Herriko Unibertsitatean. Wageningeneko (Holanda) Nekazaritza Unibertsitatean eginiko Bioteknologiako Ikerketa egonaldi batekin osatu zituen ikasketak eta Stevens Institute of Technology (AEB) erakundeko Ikertzaile Gonbidatua izan zen. Gaur egun, IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoko ingurumen-teknikaria da, eta 38 urtetik gorako esperientzia du administrazio publikoan, ikerketa- eta hezkuntza-erakundeetan eta sektore pribatuan. Euskal Herriko Unibertsitateko Ingurumen Agrobiologiako Masterreko irakaslea izana 2006tik 2021era, eta esperientzia zabala du I+D+i nazioarteko proiektuen koordinazioan. Halaber, Zientzia eta Teknologia Ministerioko adituen batzordeko kide izan da, bai eta ingurumen-arloko laguntza-eskaerak ebaluatzeko eta hautatzeko Europako Batzordeko kide ere.