Semmelweis (André De Toth, 1940) VITORIA-GASTEIZ

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Miguel Angel Goenaga
Hospital Universitario Donostia. OSI Donostialdea.
Noiz
2024/01/18
19:00
Lekua
Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinamaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Semmelweis (André De Toth, 1940) VITORIA-GASTEIZ
Filmaren fotograma.

Hungariako mediku baten bizitza, haren garaiko medikuek eta ikertzaileek osaturiko establishmentaren aurka eginiko borrokaren bidez kontatua. Semmelweis prozedura antiseptikoen aitzindari bihurtu zen, eta makina bat emakumeren bizitza salbatu zuen berak asmaturiko metodo berritzailearekin.

Saioa Miguel Angel Goenagaren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Hungariera, Azpitituluak: Gaztelania, Aurkezpena: Gaztelania)

Sarrerak

Hizlariari buruz

MAG_2.png

Miguel Angel Goenaga Madrilgo Complutense Unibertsitatean (UCM) Medikuntza eta Kirurgia lizentziatua eta Gipuzkoako Ospitalean Barne Medikuntzan espezializatua da. Donostia Ospitaleko Etxeko Ospitalizazioko Unitatean hasi zen lanean, eta gaur egun ospitale horretako Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuan dihardu. Bere intereseko alorrak honakoak dira: GIBak eragindako infekzioa, infekzio kardiobaskularrak, artropodoek transmititutako infekzioak eta Antimikrobianoen Erabilera Optimizatzeko Programa (PROA, gazteleraz). Zentroko Infekzioen Batzordeko eta SEINORTE, SEIMC eta SEICAV elkarte zientifikoetako kidea da; azken horren lehendakaria eta SEICAV eta SEIMCko Batzorde Zientifikoko kidea da gainera. 150 argitalpen zientifiko baino gehiago argitaratu ditu aldizkari nazional eta internazionaletan. Zinemazale handia da, batez ere argazkigintza du gustuko.