Semmelweis (André De Toth, 1940)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Ignacio López Goñi
Nafarroako Unibertsitatea (UNAV) - Noiz
-
2024/01/20
19:00 - Lekua
- Bizkaia Aretoa UPV/EHU - Mitxelena Entzunaretoa, Bilbao
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
- iCal
Hungariako mediku baten bizitza, haren garaiko medikuek eta ikertzaileek osaturiko establishmentaren aurka eginiko borrokaren bidez kontatua. Semmelweis prozedura antiseptikoen aitzindari bihurtu zen, eta makina bat emakumeren bizitza salbatu zuen berak asmaturiko metodo berritzailearekin.
Saioa Ignacio López Goñiren aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Hungariera, Azpititulua: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Hizlariari buruz
Ignacio López Goñi Biologian doktorea, Mikrobiologiako katedraduna eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoko zuzendaria da. Bakterio birulentziaren azterketan eta txerto berrien garapenean oinarritu da bere ikerketa. “MicroBIO” blogaren autorea da. Hainbat dibulgazio-liburu argitaratu ditu, hala nola: “¿Funcionan las vacunas?” (Prismas 2018 Saria), “Mikrobiota, los microbios de tu organismo”, “Virus y pandemias”, “Preparados para la próxima pandemia” eta “Salud Global: la nueva estrategia frente a la amenaza medioambiental”. Gazteen anorexiaren arazoari buruzko "Princesas de cristal" liburua idatzi du bere alabarekin batera. 2021ean, Lilly Fundazioaren Zientzia Dibulgazioko Saria, Zientziaren Hedapenerako COSCE Saria eta Komunikazio Zientifikoko CSIC-BBVA Fundazioa saria jaso zituen. 2023an Zientziaren Komunikazioa Gaztelaniaz saria jaso zuen.