La Vie du Dr Semmelweis (André De Toth, 1940) DONIBANE LOHIZUNE
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Joxean Fernández
Euskadiko Filmategia - Noiz
-
2024/01/15
20:30 - Lekua
- Cinema Le Select, Donibane Lohizune
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal

Hungariako mediku baten bizitza, haren garaiko medikuek eta ikertzaileek osaturiko establishmentaren aurka eginiko borrokaren bidez kontatua. Semmelweis prozedura antiseptikoen aitzindari bihurtu zen, eta makina bat emakumeren bizitza salbatu zuen berak asmaturiko metodo berritzailearekin.
Saioa Joxean Fernándezen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Hungariera, Azpitituluak: Frantsesa, Auzkezpena: Frantsesa)
Hizlariari buruz
Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria 2010eko abenduaz geroztik eta Donostia Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea 2011ko urtarriletik. Nanteseko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian badago ere. Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian aditua da. Zaragozako eta Nanteseko unibertsitateetan doktore da tutorekidetzan eginiko Cine y Guerra Civil en el País Vasco (1936-2006) doktore tesiari esker. Nanteseko Festival du Cinéma espagnol zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea da 2001. urteaz geroztik eta han "Euskal Leihoa" izeneko sailaren bultzatzailea izan zen. 2008an, A las puertas de París dokumentala zuzendu zuen Marta Hornorekin batera. Artikulu ugari idatzi ditu Euskal Herriko historia garaikideari eta zinemari buruz eta ondorengo liburuen koordinatzailea ere bada: Federico Fellini eta Luis Buñuel (biak Jesús Angulorekin batera), Cine y Guerra Civil en el País Vasco (Santiago de Pablorekin batera), Conservación audiovisual en la era digital (Alfonso del Amorekin batera), De Lumière a Kaurismäki. La clase obrera en el cine (Carlos F. Herederorekin batera). Gainera, Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburuaren editorea da eta baita Euskal Zinema-Cine Vasco-Basque Cinema-ren egilea ere. City University of New Yorkeko (CUNY) Bernardo Atxaga Katedrako irakasle gonbidatua izan da 2012 eta 2017 urteetan. Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da.