Sisters with Transistors (Lisa Rovner, 2020)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Lorea Argarate
TZBAEZ - Noiz
-
2026/02/05
19:00 - Lekua
- Golem Zinemak, Iruñea
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
Musika elektronikoa gizonentzako eremu gisa hartu izan da beti. Hori hala izanik ere, emakumeek eginkizun erabakigarria izan dute genero horretan hasiera-hasieratik, doinu horiek gaur egun definitzen dituzten gailu, teknika eta estilo berriak diseinatzeko orduan.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Lorea Argarate telekomunikazio ingeniaria, talde-ekintzailea TSBAEZ-en eta dibulgatzaile zientifikoa da. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez
Aurkezpena: gazteleraz.
Egitaraua eta sarrerak:
Egitaraua Iruñan; Sarrerak
Hizlariari buruz

Lorea Argarate Zubia (Bilbo, 1990) telekomunikazio ingeniaria, talde-ekintzailea (TAZEBAEZ S.COOP) eta dibulgatzaile zientifikoa da. 2024an Gladys saria irabazi zuen, hezkuntza digitalizatzeko egindako prozesu berritzaileengatik eta zientzia zein teknologiaren sustapenean genero-ikuspegia txertatzeagatik. Gainera, bere alderdi teknikoa musika elektronikoarekin eta teknologiarekin lotutako arte proiektuekin uztartzen du. Horrez gain, UEU-ko teknologia formakuntzen kolaboratzailea da.