The Social Network (David Fincher, 2010)
Zinema eta Zientzia Zikloa
- Zientzialari gonbidatuak
-
Hector Roche Carrasco
DIPC - Noiz
-
2026/02/16
20:30 - Lekua
- Le Select, Donibane Lohizune
- Antolatzaileak
- DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
- Gehitu egutegira
-
iCal
Filmaren sinopsia:
2003ko udazkeneko gau batean, Mark Zuckerberg Harvardeko ikasle eta programazioko jeinua ideia berri bat lantzen hasi zen: Facebook. Ikastetxe nagusi bateko ge-
lan hasitako burutazio hura berehalaxe bilakatu zen sare sozial iraultzaile.
Zientzialari gonbidatua eta formatua:
Hector Roche Carrasco fisikaria etad esordenak supereroankortasunean duen eraginari buruzko fisika doktoretza egiten ari da Donostiako DIPCn. Proiekzioaren ondoren, ohiko solasaldia izango da, eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte.
Hizkuntza:
Filma: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak frantsesez.
Aurkezpena: frantsesez
Egitaraua eta sarrerak:
Sarrerak
Hizlariari buruz

Hector Roche Carrascok oinarrizko fisika ikasi zuen Paris-Saclay n, master tesia Parisko ENS Ulm-eko ICFP programan amaituz, materia kondentsatuaren espezialitatean. Desordenak supereroankortasunean duen eraginari buruzko fisika doktoretza egiten ari da Donostiako DIPCn, desordena estrukturalaren eragina eta teorikoki lor daitezkeen fase elkarreragile berriak ulertzeko asmoz. Geometria kasikristalino eta amorfoetako material topologikoez ere arduratzen da, eta gai horretan egin du bere lehen argitalpen zientifikoa.